Posible  al  da  segurtasun  bakezale  bat?

Posible al da segurtasun bakezale bat?

“Políticas de seguridad para la paz” liburuaren aurkezpena eta ondoren  Arcadi Oliveres eta Jordi Calvo-rekin batera solasaldia ospatuko da, martxoaren 28an Donostian. Solasaldi hau otsailean burutu behar zen baina bertan behera utzi zen.

Posible al da segurtasun bakezale bat? Militarismoa ardatz duen ohiko eredu tradizionalean oinarritzen da gaur egun hegemonikoa den segurtasun politika, ia estatu guztiek dituzte ejertzitoak, behar den unean eta lekuan erabili ahal izateko prest duten baliabide  armatua. Ikuspegi honen baitan, estatu hauek uste dute arrazoi nahikoak daudela gatazka armatuetan parte hartzeko, eta ondorioz antzeko defentsa politikak garatzen dituzte.

Baina badago beste segurtasun eredu bat, gauzagarri dena eta beharrezkoa. Tokiko alternatibak eta globalak daude, segurtasunezko politika bakezaleak balorean jarri ditzaketenak, eta gainera bakea eta giza segurtasunaren kulturarekin koherenteak direnak. 

“Políticas de seguridad para la paz” (Icaria editorial 2018) liburuaren aurkezpenean gai guzti horiek jorratuko dira, bakearen ekintzaile eta nazioarteko ekonomian aditu den Arcadi Oliveresen eskutik. Aurkezpenaren ondoren solasaldirako aukera egongo da eta partaideen galdera eta ekarpenekin idei trukaketa garatuko da ponentearekin.

Solasaldia Centro Delàs de Estudios para la Paz elkarteak eta Bake-Ekintza Antimilitaristak antolatu dute, martxoaren 28an egingo da, 19:00etan, Donostiako Aiete Kultur Etxean. 

Posible  al  da  segurtasun  bakezale  bat?

Posible al da segurtasun bakezale bat?

Posible al da segurtasun bakezale bat? Gaur egun hegemonikoa den segurtasun politika militarismoa ardatz duen ohiko eredu tradizionalean oinarritzen da.  Ia estatu guztiek dituzte ejertzitoak, behar den unean eta lekuan erabili ahal izateko prest duten baliabide armatua. Ikuspegi honen baitan, estatu hauek uste dute arrazoi nahikoak daudela gatazka armatuetan parte hartzeko, eta ondorioz antzeko defentsa politikak garatzen dituzte.

Baina badago beste segurtasun eredu bat, gauzagarri dena eta beharrezkoa. Alternatiba lokal eta globalak daude, segurtasunezko politika bakezaleak balorean jarri ditzaketenak, eta gainera bakea eta giza segurtasunaren kulturarekin koherenteak direnak. 

Otsailaren 7an arratsaldeko 19.00tan Centro Delàs de Estudios para la Paz elkarteak eta Bake-Ekintza Antimilitaristak antolatuta,  Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean“Políticas de seguridad para la paz” (Icaria editorial 2018) liburuaren aurkezpenean gai guzti horiek jorratuko dira, bakearen ekintzaile eta nazioarteko ekonomian aditu den Arcadi Oliveres eta Centre Delàs d’Estudis per la Pau elkarteko koordinatzaile den Jordi Calvo eskutik.  Aurkezpenaren ondoren solasaldirako aukera egongo da eta partaideen galdera eta ekarpenekin ponenteekin eztabaida garatuko da.