Pasaian  aniztasuna  ospatuko  dugu

Pasaian aniztasuna ospatuko dugu

Aniztasunaren eguna dela eta ekitaldi mordoa dator Pasaiara maiatza eta ekaina bitartean:

Maiatzaren 31n

  • ANTZERKIA: ROMAN ETA JULIETA 
  • BOROBIL konpainiaren eskutik.
  • EGUNA ETA ORDUA: maiatzaren 31n, 19:00etan. (Iraupena: 90´) 
  • LEKUA: Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.  
  • Sarrera: 5 euro.
  • Hizkuntza: gaztelania. 

Ekainaren 5ean

  • ZINEFORUMA: Immigrazioa eta generoa. Dokumentala: “Chica seria y responsable”
  • Zuzendaria: David Macián. (Iraupena: 15´) 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 5ean, 19:00etan. 
  • LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan. 
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania. 

Ekainaren 6an

  • “PAPE NIANG. Hasiera berri bat” izeneko liburuaren aurkezpena.
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 6an, 19:00etan.
  • TOKIA: Trintxerpeko liburutegian.

Ekainaren 7an

  • JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEK ELKAR EZAGUTZEKO GUNEA: “ZURRUMURRUAK ELKARREKIN EZABA DITZAGUN” 
  • Bideratzailea: SORBURU KOOPERATIBA 
  • Gure gizartean herritar migratzaileei buruzko zurrumurru nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko jardunaldia, eta horiek egiazkoak ote diren jakitea. 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 7an, 17:30ean
  • LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan. 
  • Haurtzaindegi zerbitzua gutxienez bi egun lehenago eskatu beharko da, 943004320 telefonora (Berdintasun Arloa, edo Migrazio eta Aniztasun Arloa) deituta.
  • HIZKUNTZA: gaztelania

Ekainaren 20an

  • ZINEFORUMA: Immigrazioa eta giza eskubideak. Dokumentala: “El naufragio, 30 años de memoria sumergida”
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 20an, 19:00etan. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean. 
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.

Ekainaren 19an

  • SILENCIARIO: amaierako funtzioa. Dantza Komunitarioko tailerra. 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 19an, 18:30ean. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Zumardian. 

Ekainaren 22an

  • HOLI FESTA, MILA KOLORE, MILA KULTURA!
  • Trintxerpeko gazteek “Mila kolore, mila kultura” lelopean Holi jaia antolatu dute. Udalerriko gazteek antolatua eta diseinatua da, eta Pasaiako Eskubidean Planaren barruan kokatzen da.
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 22an, arratsaldeko 17:00etan.
  • LEKUA: Trintxerpeko pistetan.

Ekainaren 18tik 23ra

  • MUTURREKO ESKUINARI BURUZKO ERAKUSKETA
  • Korronte xenofoboen diskurtsoak hedatzen ari dira, eta gure herrialdean ere finkatzen hasiak dira. Zalantzarik gabe, horrek eragin negatiboa izan lezake.
  • Egunak eta orduak: 
    • Ekainaren 18an eta 19an arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 
    • Ekainaren 20an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 
    • Ekainaren 21, 22 eta 23an goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean. 
  • Bisita gidatuak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagaren eskutik. 
  • Bisitak hitzartzeko: silvana.luciani@sosracismo.eu 
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania. 

Ekaineko lau larunbatetan

  • JARDUERAK ESPAZIO PUBLIKOAN: PARTAIDETZA KOMUNITARIOA
  • Sormenezko plaza proiektua. (Dinamizatzailea: Entre Orillas elkartea)
  • Familiei zuzendutako jarduera.
  • “Pasaiako Sormen Plazak” diziplina askotariko proiektua da, non sentsore-azterketa baten bidez, gorputz-adierazpena eta plastika elkartzen diren, lurralde partekatu bat dinamizatzeko.
    • Ekainak 8, San Pedron, Herriko plazan (euria egiten badu gimnasioan).
    • Ekainak 15, Antxoko merkatuan
    • Ekainak 22, Donibaneko frontoian
    • Ekainak 29, Trintxerpeko frontoian
  • Saio guztietako ordutegia: 10:30etik 12:30era
  • ANIMATU ZAITEZ!!!: entreorillascomunidad@gmail.com / 693 92 66 76
  • Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara.

Ikusi tripikoa.

Palestinar  emakume  errefuxiatuen  larrutan  sartzeko  aukera  Errenterian

Palestinar emakume errefuxiatuen larrutan sartzeko aukera Errenterian

Martxoaren 29an, ostirala, Palestinar emakume errefuxiatuen egoera taularatzen duen ‘En sus zapatos’ antzerki-jokoa izango da 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Reina aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizuna Hortzmuga Teatroak sortu du. UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean.

Informazio gehiago Herri Bizian.

“Afrika  askatu  kolonialismoa  suntsituz”  jardunaldiak

“Afrika askatu kolonialismoa suntsituz” jardunaldiak

Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik  itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean. 

Amankomunak sareak bere hiruhileko Topaketak otsailaren 23an eta 24an ospatuko ditu Irungo Lakaxitan.  Bertan harresirik gabeko mundu bateruntzako urratsak elkarrekin  emango ditugu.