Subserra  gazte  mugimenduko  komunikatua

Subserra gazte mugimenduko komunikatua

Arabar errioxatik iritsi zaigu komunikatu bat eta nola ez, ikusezinak irratian bere lekutxoa izanen du. Subserra mugimendukoa da ta eta horrela esaten du:

subserra gazte mugimenduaArabar errioxan bizi dugun, edo hobe esan pairatzen dugun ekintza soziokulturalean eskaintza eskasia eta ezegonkorra ikusirik gazteok elkartzen eta antolatzen hasiak gara, Gure ustetan eskualdeak behar duen bultzada eta bizia emateko helburuarekin.

Horren beste denboran denon ahotik mugimendurik ez dagoela, bizirik ez dagoela, entzuten egon ondoren gure etorkizuna marrazten eta eraldatzen hasteko garaia dela erabaki dugu, eta gure inguruak brhar duen txinparta eta bizi poza piztuz, elkar bizitza eta auzolana indartu, gure jendearen eta gure lurraren mesedetan.

Denbora dezente daramagu bizi ditugun benetazko arazo eta buruahusteak astertzen eta biltzen, eta gure mikrogizarte honek dituen puntu ahul eta hauskorrak sendotu eta trinkotzeko ahalegina egitea pentsatu dugu.

Gure asmoen artean, zihur aski garrantsitzuena, eskualdeko erakunde eta elkartekin indar metaketa ahalbidetzea izango litzateke, modu hortara bizitzeko eskualde egoki eta bizitzaz betea sortzeko; lan honetan, epe luzeko borroka honetan hasteko, behar beharrezkoa ikusi dugu idea nagusiak eta arduratzen gaituzten gertaerak azaltzea, gerora helburuak argi eta garbi ezartzeko.

Gure helbururik garrantsitzuenak eta idearik argienak bizi proiektua aurrera eramateko etikoki oinarrizkoak direnak dira, euskara eta euskararen ingurukoa, gu guztion parte dira, gure erroak eta gure kultura. Horregatik beharrezkoa deritzogu arabar errioxan osta-osta aurrera doan gure hizkuntzari bultzada eman behar dioguka erabilerari egunerokoan, gugandik hasita, harik eta guztiz normalizatu arte.

Kulturak, esan beharrik ez dago, une larriak bizi ditu gure eskualdean, eta talka terapia gogorra behar duela eretsi dugu.  Herriaren esku dagoen gune kulturalik gabe, betiko tabernak, betiko jende eta lagunak; txoko, lokal edo etxean sartuta kalearekin kontakturik ez dagoen gazte multzoak… Gelditzen zaigu, honek dakarren sentsazioarekin, gure inguru, etxe, eta azken finean gure bizitzaren hilketa soziokukturala.

Honengatik, guzti honi buelta eman eta goitik behera aldatzeko eta elkar esnatzeko tresna: Okupazioa.  Udalek ez dute kulturarengatik eta gazteengatik behar beste egiten; enpresa handiek gure jarduna eta gure astia ere bideratzen eta kontrolatzen dute, guztia dirua bihurtuz;  gure ardureen eta buruausteen jabe beste norbait den bitartean ez goaz inora eta guk guregatik begiratu behar dugu. Horrela bakarrik izango gara gure etorkizunaren jabe, elkarrekin bidea egin eta elkar aberasteko gunea sortuz.

Jarrera matxista, arrazista, homofobo eta xenofoborik gabeko gunea eraiki behar dugu, ongi eta eroso sentitzeko, askotan gizartean aurkitzen ez duguna; gune bat non ontzeko jendea harremanak garatu ahalko ditugu eta elkarrekin lan egin, hiri batera bizitzera ihes egiteko tentaldia utzirik; osi egoera larrian dagoen jendearentzan etxebizitza kudeatu ahal izateko gune bat; gure lurrez eta herriez aprobetxatzen diren handi-maundien enpresa eta erakunde diruzaleen kontra borrokatzeko gune bat; astia eta kultura kontutan gure udal ezegonkorrekiko menpekotasunik ez izateko gune bat behar dugu.

GAZTEENTZAKO AHOTSA BEHAR DUGU, ETA GUK IZAN BEHAR DUGU!!!

 

Posible  al  da  segurtasun  bakezale  bat?

Posible al da segurtasun bakezale bat?

“Políticas de seguridad para la paz” liburuaren aurkezpena eta ondoren  Arcadi Oliveres eta Jordi Calvo-rekin batera solasaldia ospatuko da, martxoaren 28an Donostian. Solasaldi hau otsailean burutu behar zen baina bertan behera utzi zen.

Posible al da segurtasun bakezale bat? Militarismoa ardatz duen ohiko eredu tradizionalean oinarritzen da gaur egun hegemonikoa den segurtasun politika, ia estatu guztiek dituzte ejertzitoak, behar den unean eta lekuan erabili ahal izateko prest duten baliabide  armatua. Ikuspegi honen baitan, estatu hauek uste dute arrazoi nahikoak daudela gatazka armatuetan parte hartzeko, eta ondorioz antzeko defentsa politikak garatzen dituzte.

Baina badago beste segurtasun eredu bat, gauzagarri dena eta beharrezkoa. Tokiko alternatibak eta globalak daude, segurtasunezko politika bakezaleak balorean jarri ditzaketenak, eta gainera bakea eta giza segurtasunaren kulturarekin koherenteak direnak. 

“Políticas de seguridad para la paz” (Icaria editorial 2018) liburuaren aurkezpenean gai guzti horiek jorratuko dira, bakearen ekintzaile eta nazioarteko ekonomian aditu den Arcadi Oliveresen eskutik. Aurkezpenaren ondoren solasaldirako aukera egongo da eta partaideen galdera eta ekarpenekin idei trukaketa garatuko da ponentearekin.

Solasaldia Centro Delàs de Estudios para la Paz elkarteak eta Bake-Ekintza Antimilitaristak antolatu dute, martxoaren 28an egingo da, 19:00etan, Donostiako Aiete Kultur Etxean. 

Mujeres  de  Gasteiz  en  la  matanza  del  3  de  marzo

Mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo

Martxoaren 6an post honen izena daraman liburua aurkeztu zen Hala Bedi Irratian eta liburuaren aurkezpenarekin batera mahai inguru bat egin zuten gertaera horiek bizi edo horein ondorioak jasan zituzten emakumeen artean.

Liburua ofiziali azaroan aurkeztu bazen ere, hemendik aurrera entzungai dago bere osotasunean helbide honetan.

Proiektu hau modu kolektiboan ekoiztu da Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea eta Sudergintza elkarteen artean. “Irakurri ezin dutenentzat liburuaren eduki guztia jaso dezaten audioa egin da, protagonista asko adinez oso helduak direla kontuan hartuz” azpimarratu zuten liburuaren egileek Zuriñe Rodriguez, Nora Miralles eta Itziar Mujikak. Horretarako, hainbat emakume jarri ziren lanean, liburuko protagonistak, kazetariak eta Gasteizeko mugimendu feministako kideak. Halabedi Irrati Libreak bere alea jarri du proiektu honetan instalakuntzak eta baliabide teknikoak eskainiz.

Hemen duzue mahai ingurua.

Mila esker Hala Bedi Irrati Librea zuen edukiak zabaltzeko aukera emateagatik.

 

https://youtu.be/MKJgdTY2F94
“Afrika  askatu  kolonialismoa  suntsituz”  jardunaldiak

“Afrika askatu kolonialismoa suntsituz” jardunaldiak

Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik  itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean. 

Amankomunak sareak bere hiruhileko Topaketak otsailaren 23an eta 24an ospatuko ditu Irungo Lakaxitan.  Bertan harresirik gabeko mundu bateruntzako urratsak elkarrekin  emango ditugu.