Espetxeen transferentzia Euskadira

Espetxeen transferentzia Euskadira

Irratsaioa / Programa


 

Pulsar reproducir en Navegador


Gaur Jose Mari Larrañaga Arrats elkarteko kide eta Ateak proiektuaren koordinatzailearekin hitz egingo dugu. Askatasunik gabe dauden edo espetxean sartzeko aukera duten pertsonekin lan egiten dute.

40 baino gehiago igaro behar izan dira, baina dagoeneko hemen daude, udazken honetan Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen ditu espetxeen eskumenak.

Baina, benetan, zer esan nahi du horrek?

Zein izango da aurrera eramango den eredua?

Zer proposatzen dute gaian lan egiten duten elkarteek?

ATEAK PROIEKTUA – ARRATS ELKARTEA –

KARTZELA-KALERA IPES Jardunaldiak

Ipesek antolatuta, azaroaren 2, 16 eta 30ean, ‘Kartzela kalera’ izeneko jardunaldiak egingo dira Bilboko La Bolsan eta Zirika gunean. Hiru dira ere jorratuko diren gaiak: Emakumea, tortura eta lege penalaren hausnarketa.

Egitaraua:

Azaroak 2. Emakumeak, kartzelak eta zigorrak: ahotsak, feminismoak eta memoriak.
La Bolsa (Pelota K., 10), Ganbara, 19:00. Elisabet Almeda. Logika penalaren barruan, emakumeak paraitzen dituzten zigorren, eta espetxeen Analisi historiko eta feminista.

Azaroak 16. Tortura. Zirika gunea, 19:00. Torturaren aurkako Batzordearen urteko txostenaren aurkezpena; Tortura: kolektibotik pertsonalera. Oihana Barrios eta Iker Moreno.

Azaroak 30. Seguru sentiarazten gaituena Zirika gunea. 19:00. Transformative Justice Berlin
Gatazka eta erasoen erresoluzio eta bitartekaritza prozesuak gure komunitatean lege penalaren esku-hartze barik.