Hitzaldia. Emakume migratzaileek jasaten duten indarkeria

Hitzaldia. Emakume migratzaileek jasaten duten indarkeria

Azaroaren 25a, «Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna» dela eta, ostiral honetan, hilak 22, emakume migratzaileek jasaten duten indarkeriari buruzko hitzaldia izango da. Hitzaldia Maider Moreno Garcíak emango du. Ekitaldi hori Irungo Palmera Montero espazioan egingo dute, eta 19: 00etan hasiko da, 5. zenbakiko aretoan. Sarrera librea izango da baimendutako edukiera bete arte.

Conferencia. Violencia sufrida por las mujeres migrantes

Con motivo de la conmemoración del 25 de Noviembre, «Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres», este viernes día 22 se celebra una conferencia sobre la violencia que sufren las mujeres migrantes. Dicha conferencia correrá a cargo de Maider Moreno García. Este acto se desarrollará en el espacio Palmera Montero  de Irun y comenzará a las 19;00 horas en la sala número 5. La entrada será libre hasta completar el aforo permitido.

Lo más común es la soledad y el aislamiento del principio. Muchas mujeres llegan solas y viven un encierro generado por el desarraigo. Son mujeres que ocupan espacios en las redes de cuidados. En esos espacios, sufren muchísima vulnerabilidad. Generalmente, no tienen acceso a un contrato de trabajo. En sí mismo, el trabajo del cuidado se da en unas condiciones completamente diferenciadas al resto de empleos. Muchas veces, se sufren unas vulnerabilidades terribles y hay casos de acoso sexual. Pero también, y esto es paradógico, son espacios que permiten a las mujeres tener un primer empleo, aun cuando no tengan papeles y ellas lo ven como un espacio de oportunidad-riesgo. (Maider Moreno)

HITZALDIAREN LEKUA / LUGAR DELA CHARLA


 

2019KO BILBOKO “FILM SOZIALAK” ZINEMA IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO 11. JAIALDIA

2019KO BILBOKO “FILM SOZIALAK” ZINEMA IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO 11. JAIALDIA

Urriaren 17tik  24ra 2019KO BILBOKO “FILM SOZIALAK” ZINEMA IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO 11. JAIALDIA ospatuko da. Bultzatzaileen ardatzak hauxe dira:

  • Izaera soziala duten ikus-entzunezko lanak bultzatu eta zabaltzeko espazio alternatiboak sortzea, munduan zehar dauzkagun arazo ugariren gainean kontzientzia har dezaten hiritarrek.
  • Harremanak, sareak eta proiektuak sortzea, garapenerako komunikazioan lan egiten duten pertsona zein erakundeak lotzeko.
  • Generoen arteko desberdintasunak ikus-entzunezkoen bidez ikusarazi, eta emakumeek komunikabideetan indarra har dezaten bultzatu.
  • Garapen, komunikazio eta kultur arloetan formazioa eta gaitasuna emateko espazio alternatiboak sortzea.
  • Kultura, komunikazio eta garapenarekin lotuta dauden nazioarteko proiektuen finantziazioa bilatzea, Hegoaldeko erakundeekin.

PROGRAMACIÓN


 

KATALOGOA

EGITARAUA

 

PROMOZIOA


 

 

Eskola Feministarako udaberrirako 3 ikastaro berri Emakumeen Etxean

Eskola Feministarako udaberrirako 3 ikastaro berri Emakumeen Etxean

Apirila eta ekaina bitarterako antolatutako Eskola Feminista aurkeztu du Errenteriako Udalak.

Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei erantzuteko.

Desprintzesatze tailerra. XXI. mendean emakumeok ez dugu bizitza dorre batean ematen printze bat etorri eta salbatuko gaituen esperantzan. Baina badira “printzesa” izateko esperantzara eramaten gaituzten dinamika sozial asko.

Mindfulness eta emozioen kudeaketa. Tailerrean osasun eta oreka emozionala lortzeko tresnak geureganatuko ditugu. Helburua momentua bizitzen ikastea eta adimen osasuntsu eta positiboa sortzea.

Informazio gehiago hemen.

Mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo

Mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo

Martxoaren 6an post honen izena daraman liburua aurkeztu zen Hala Bedi Irratian eta liburuaren aurkezpenarekin batera mahai inguru bat egin zuten gertaera horiek bizi edo horein ondorioak jasan zituzten emakumeen artean.

Liburua ofiziali azaroan aurkeztu bazen ere, hemendik aurrera entzungai dago bere osotasunean helbide honetan.

Proiektu hau modu kolektiboan ekoiztu da Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea eta Sudergintza elkarteen artean. “Irakurri ezin dutenentzat liburuaren eduki guztia jaso dezaten audioa egin da, protagonista asko adinez oso helduak direla kontuan hartuz” azpimarratu zuten liburuaren egileek Zuriñe Rodriguez, Nora Miralles eta Itziar Mujikak. Horretarako, hainbat emakume jarri ziren lanean, liburuko protagonistak, kazetariak eta Gasteizeko mugimendu feministako kideak. Halabedi Irrati Libreak bere alea jarri du proiektu honetan instalakuntzak eta baliabide teknikoak eskainiz.

Hemen duzue mahai ingurua.

Mila esker Hala Bedi Irrati Librea zuen edukiak zabaltzeko aukera emateagatik.

 

https://youtu.be/MKJgdTY2F94