Errenteria-Oreretako Atlantikaldia dela eta zeinbait eragile sozialak berriro azken
bi urtetan egin dugun bezela, aurten hirugarren aldiz, Oiartzun ibaian izango gara
pertsona migratzaileen egoera azaleratzeko, eta urtetik urtera Europako agintarien
politika eskubide zibilen urraketa lazgarria salatzeko.
Atlantikaldia mediterraneoarekin lotu nahi dugu, marea biziak berriz pertsonen bizitzarekin, aldarri batek horrela dio: BIZITZA DA HANDIENA!
Politika lotsagarri eta krimilana honek izugarrizko sarraskia sortzen du han eta hemen,
pertsona migratzaileengan. Itsasoan itotako pertsonen kopurua goranzko joera izan du
2019an eta 859 pertsona itota hil dira meditearraneako itsasoan.
Lehengo urtetik aurrera neurri zorrotzak jarri dituzte martxan, itsas salbamentuko
ontziei porturatzeko debekua ezarriaz, Italiako eta Maltako kostaldean eta horren
adibide garbia hemen daukagu Aita Mari, salbamenturako itsas ontziaren egoera
tamalgarria da, non baimenik gabe ezin duen itsasoratu eta beste hainbat pertsonen
bizia salbatu. Hau ez ahal da politika kriminala?
Egoera hau itsasoan gertatzen den fenomenoa dugu, bainan zer gertatzen ari zaigu hemen gure Euskal Herrian eta zehazki Donostia-Oarso-Bidasoa aldean, transitoan ditugun pertsona migratzaileekin? Zer egin dezakegu guk eta bertako instituzioek?
Gure ustea da, egin behar den guztia ez dela egiten eta horren adibideak ditugu gizartetik sortu diren Harrera sareak  (Donostia-Irun). Lan bikaina bideratu dute eta beharrezkoa transitoko pertsona migratzaileekin. Bainan berriro ere gizarte eragileek instituzioen aurretik dabiltza, Zer diote?Non daude bertako instituzioak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostialdea, Oarso-Bidasoaldeko udaletxeak?

“Europak bizkarra eman dio itsasoan gertatzen ari den dramari. Erakunde publikoak utzi duten hutsunea esku pribatuek bete dute. Itsas salbamendua pribatizatu egin da”

(Giacomo Sferlazzo, artista)


Irailaren 21an arratsaldeko 7etan, Oiartzun ibaiaren jaitsiera Gabierrota auzotik.