Arabar errioxatik iritsi zaigu komunikatu bat eta nola ez, ikusezinak irratian bere lekutxoa izanen du. Subserra mugimendukoa da ta eta horrela esaten du:

subserra gazte mugimenduaArabar errioxan bizi dugun, edo hobe esan pairatzen dugun ekintza soziokulturalean eskaintza eskasia eta ezegonkorra ikusirik gazteok elkartzen eta antolatzen hasiak gara, Gure ustetan eskualdeak behar duen bultzada eta bizia emateko helburuarekin.

Horren beste denboran denon ahotik mugimendurik ez dagoela, bizirik ez dagoela, entzuten egon ondoren gure etorkizuna marrazten eta eraldatzen hasteko garaia dela erabaki dugu, eta gure inguruak brhar duen txinparta eta bizi poza piztuz, elkar bizitza eta auzolana indartu, gure jendearen eta gure lurraren mesedetan.

Denbora dezente daramagu bizi ditugun benetazko arazo eta buruahusteak astertzen eta biltzen, eta gure mikrogizarte honek dituen puntu ahul eta hauskorrak sendotu eta trinkotzeko ahalegina egitea pentsatu dugu.

Gure asmoen artean, zihur aski garrantsitzuena, eskualdeko erakunde eta elkartekin indar metaketa ahalbidetzea izango litzateke, modu hortara bizitzeko eskualde egoki eta bizitzaz betea sortzeko; lan honetan, epe luzeko borroka honetan hasteko, behar beharrezkoa ikusi dugu idea nagusiak eta arduratzen gaituzten gertaerak azaltzea, gerora helburuak argi eta garbi ezartzeko.

Gure helbururik garrantsitzuenak eta idearik argienak bizi proiektua aurrera eramateko etikoki oinarrizkoak direnak dira, euskara eta euskararen ingurukoa, gu guztion parte dira, gure erroak eta gure kultura. Horregatik beharrezkoa deritzogu arabar errioxan osta-osta aurrera doan gure hizkuntzari bultzada eman behar dioguka erabilerari egunerokoan, gugandik hasita, harik eta guztiz normalizatu arte.

Kulturak, esan beharrik ez dago, une larriak bizi ditu gure eskualdean, eta talka terapia gogorra behar duela eretsi dugu.  Herriaren esku dagoen gune kulturalik gabe, betiko tabernak, betiko jende eta lagunak; txoko, lokal edo etxean sartuta kalearekin kontakturik ez dagoen gazte multzoak… Gelditzen zaigu, honek dakarren sentsazioarekin, gure inguru, etxe, eta azken finean gure bizitzaren hilketa soziokukturala.

Honengatik, guzti honi buelta eman eta goitik behera aldatzeko eta elkar esnatzeko tresna: Okupazioa.  Udalek ez dute kulturarengatik eta gazteengatik behar beste egiten; enpresa handiek gure jarduna eta gure astia ere bideratzen eta kontrolatzen dute, guztia dirua bihurtuz;  gure ardureen eta buruausteen jabe beste norbait den bitartean ez goaz inora eta guk guregatik begiratu behar dugu. Horrela bakarrik izango gara gure etorkizunaren jabe, elkarrekin bidea egin eta elkar aberasteko gunea sortuz.

Jarrera matxista, arrazista, homofobo eta xenofoborik gabeko gunea eraiki behar dugu, ongi eta eroso sentitzeko, askotan gizartean aurkitzen ez duguna; gune bat non ontzeko jendea harremanak garatu ahalko ditugu eta elkarrekin lan egin, hiri batera bizitzera ihes egiteko tentaldia utzirik; osi egoera larrian dagoen jendearentzan etxebizitza kudeatu ahal izateko gune bat; gure lurrez eta herriez aprobetxatzen diren handi-maundien enpresa eta erakunde diruzaleen kontra borrokatzeko gune bat; astia eta kultura kontutan gure udal ezegonkorrekiko menpekotasunik ez izateko gune bat behar dugu.

GAZTEENTZAKO AHOTSA BEHAR DUGU, ETA GUK IZAN BEHAR DUGU!!!